Lege Oharra, Baldintza Orokorrak eta Pribatutasun Politika


Lege Informazioa   

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu sprint-inf.com eta sprintsat.com Interneteko domeinuen titularra honako hau dela: Sprint Zerbitzu Informatikoak (Juan Enrique Fernández Casales jauna - 15.978.973-E), helbide profesionala: Balleneros kalea, 22, 20011 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa), telefonoa: 943445215, helbide elektronikoa: sprint@sprint-inf.com


1.    Baldintza Orokorrak

sprint-inf.com eta sprintsat.com web guneak (hemendik aurrera “web gunea” edo/eta “web gune hau”) Sprint Zerbitzu Informatikoak (hemendik aurrera “enpresa”) enpresaren jabetzako web guneak dira. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Sprint Zerbitzu Informatikoak, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Sprint Zerbitzu Informatikoek ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Sprint Zerbitzu Informatikoak espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Web guneak beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Sprint Zerbitzu Informatikoak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Sprint Zerbitzu Informatikoak ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Sprint Zerbitzu Informatikoak ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Sprint Zerbitzu Informatikoak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Sprint Zerbitzu Informatikoak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.


2.    Jabetza intelektuala eta industriala

Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Sprint Zerbitzu Informatikoarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Web gune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Sprint Zerbitzu Informatikoak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Sprint Zerbitzu Informatikoaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak web gune honetatik softwarea jaisten badu (betiere, Sprint Zerbitzu Informatikoaren baimenarekin), erabilera pertsonalerako baino ez ditu jaitsiko; sekula ez, merkataritza-erabilerarako. Beraz, eduki horiek ezingo dira legez kontra aldatu, alokatu edo erabili.

Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.


3.    Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Sprint Zerbitzu Informatikoak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Sprint Zerbitzu Informatikoak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.


4.    Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

4.1.      Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Sprint Zerbitzu Informatikoak enpresaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzaileak eskatutako albisteak edo buletinak bidaltzeko eta bere interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.

4.2.      Interesdunen eskubideak

Sprint Zerbitzu Informatikoek erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Balleneros kalea, 22, 20011 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa), telefonoa: 943445215 edo, bestela, sprint@sprint-inf.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

4.3.      Segurtasun-neurriak

Sprint Zerbitzu Informatikoak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Sprint Zerbitzu Informatikoaren erantzukizunpekoak.

4.4.      Cookieak

Sprint Zerbitzu Informatikoen web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabili ditzake.

Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Sprint Zerbitzu Informatikoaren web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. Sprint Zerbitzu Informatikoak erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu.

Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen die Sprint Zerbitzu Informatikoei cookieak erabiltzeko, kontrakoa adierazten ez badu. Horrela, ez da beharrezkoa izango bere baimena jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

4.5.     Trafiko-datuak

Era berean, web gune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu daiteke. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen die Sprint Zerbitzu Informatikoei bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

4.6.      Indarraldia

Sprint Zerbitzu Informatikoak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Sprint Zerbitzu Informatikoak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Sprint Zerbitzu Informatikoak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara


5.    Jurisdikzioa

Sprint Zerbitzu Informatikoaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Sprint Zerbitzu Informatikoa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Sprint Zerbitzu Informatikoak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.







 © 2015 | Lege oharra